Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 29/05/2008 10:54
EUSKADI

Labayru Ikastegiak egoitza berria inauguratuko du bihar Bilbon

   Labayru Ikastegia euskararekin loturiko ikerketa, zabalkunde eta zerbitzuen zentro bezala sendotuko da, Bilboko Bolueta auzoan bihar inauguratuko duen egoitza berriari esker. Labayruk 1977tik lan egiten du euskararen eta euskal kulturaren eremuan.

   Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara arloko zinegotzia, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru diputatua eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea egongo dira ekitaldian Labayruko ordezkariekin batera, Jokin Gorostiza presidentea buru dela.

   Egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia bihar arratsaldean izango da, 19:30etan. Labayruren egoitza berria Metroalde eraikinean dago kokatuta, Bilbo-Galdakao Errepidean, Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   Lanean daramatzan 31 urteetan zehar, Labayru Ikastegiak hezkuntza eta ikerkuntza lan garrantzitsua egin du euskararen alorrean, eta estuki aritu da lanean Bizkaiko udalekin eta tokiko eragileekin.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Diego y Ruiz acuerdan "seguir muy de cerca" y trabajar en el adelanto de las inversiones de Fomento en Cantabria

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.