Jose Luis Rebordinosek jasoko du 2016ko Zilarrezko Gehitu saria

Jose Luis Rebordinos, 2016ko Zilarrezko gehitu
GEHITU
Actualizado: lunes, 2 mayo 2016 15:56

DONOSTIA, 2  (EUROPA PRESS)

   Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak aho batez erabaki du 2016ko Zilarrezko Gehitu saria Jose Luis Rebordinos eta Donostia Zinemaldiko bere taldeari ematea, zinemagintzari erakutsi dioten maitasuna eta talde gisa egindako lana eskertu nahirik. Saria emateko ekitaldia Donostiako Principe zinema aretoan izango da, datorren ostiralean, maiatzaren 6an, 19.30ean.

   "Jendeari entzunez egindako kudeaketa lanaren bidez, zinemara publiko berriak erakartzen, sortzaile berriei laguntzen eta eztabaidagune desberdinak sortzen saiatu dira. Horien artean LGTBI kolektiboena", adierazi du Gehituk.

   Gehituk gogorarazi duenez, jaio zen urtean bertan, Sebastiane Saria sortzeko erabakia hartu zuen. Sari horren bidez, Donostia Zinemaldiko LGTBI filmik onena saritu nahi izan zuen eta bizitzeko eta sentitzeko modu desberdinak islatu nahi zituzten filmak topatzeko modua erraztu nahi zion jendeari.

   "Sari honen bidez Donostia Zinemaldiko zuzendariari gure esker ona adierazi nahi diogu, 2011. urtean iritsi zenez geroztik eskaini digun laguntza eta arretagatik. Jose Luis Rebordinosek, esate baterako, ez du sekula hutsik sari honetara", esan du.

   Era berean, Sebastiane Sariaren prestaketan Zinemaldiko zuzendaritza taldeak erakutsitako "profesionaltasuna, hurbiltasuna eta zintzotasuna" eskertu ditu Gehituk, "errazago" egiten dutelako lan hori.

   Azkenik, Jose Luis Rebordinosek eta bere taldeak "sortutako askatasun eremu honek gure Zinemaldiaren nortasun ezaugarri izaten jarraitzea" espero duela nabarmendu du.

   "Gehituk nahi du orain arte bezala jarrai dezala eremu honek, iritzi guztiei eta diskurtso guztiei zabalik eta bestearekiko errespetua bermatuz. Pertsona guztiek bere iritziak askatasun osoz plazaratzeko eremu bat edukitzea zaindu beharreko eskubidea da. Eta Jose Luisek dioen moduan, espero dugu noizbait Sebastiane eta antzeko LGTBI sarien premiarik ez izatea eta soilik zinema on eta aberasgarri bat edukitzea", azaldu du.