Kultura transmisioaren inguruko gogoetak egin dituzte Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren egunean

Joseba Tapia
Foto: MINTZOLA
Actualizado: jueves, 3 julio 2014 17:23
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Hiru hizlari berri izan dira gaur, uztailak 3, Mintzola Fundazioak antolatuta Villabonan (Gipuzkoa) egiten ari diren Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren egunean. Joseba Tapiak, Jon Sarasuak eta Antton Lukuk, norberak bere arlotik, kulturaren transmisioaz aritu dira, eta hiruren arteko mahai inguru batekin amaitu da eguna. Ahoa Bete Hots jardunaldiak ostiralean amaituko dira.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, herri musikaren transmisioaz mintzatu da Joseba Tapia musikaria, eta herri musikak ganberatik akademiara edo entsegu lokaletatik musika eskoletara egiten duen bidearen kezkaz hitz egin du.

   Bestalde, "Transmisioaren garrantzia" izan du hizpide Jon Sarasuak, bertsolaritzan zein beste kultur jardueratan, eta azkenik, Antton Lukuk bere "Euskal kultura?" eta "Libertitzeaz" liburuetan bildu dituen ideia nagusietako batzuk laburbildu ditu, antzerkiaren transmisioaz hitz egiteko. Hirurek ahozko generoen transmisioaren inguruko mahai inguru batekin eman diote amaiera gaurko saioari.

   Aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldiak ostiral honetan bukatuko dira, eta beste hiru hizlari arituko dira: Xabier Amuriza, "Bertsolaritzaren transmisioa" izenburupean; Antton Irusta, "Ipuinen transmisioa" gaiarekin; eta Miren Artetxe, "Bertsolaritzaren transmisioaren eragina gazteen hizkuntza erabileran" hizpide izango duelarik. Egunari amaieran, Xabier Amurizak eta Miren Amurizak bertso saioa eskainiko dute.