Mintzalagun egitasmoak sendotzeko hitzarmena sinatuko dute AEK-k, maramara taldeak eta Topaguneak

Actualizado 2015/10/19 11:27:48 CET

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   AEK-k, maramara taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagun egitasmoak sendotzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazkenean, urriaren 21ean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, akordioaren sustatzaileek iragarri dutenez.

   Hitzarmenaren aurkezpenean aurrez aurreko eta on line taldeen ekarpenaren berri ere emango da, eta mintzalagun laguntzaileen beharra azpimarratuko da. Bertaratuek egitasmoak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, zenbait mintzalagunek parte hartuko baitute, bertan egingo diren aurrez aurreko eta mintzanet bidezko saioetan.

   Akordioaren aurkezpena 11:00etan izango da eta AEK-ko Mertxe Mujikak, maramara taldeko Ritxi Lizartzak eta Euskaltzaleen Topaguneko Jasone Mendizabalek parte hartuko dute.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies