Patxi Zubizarretak irabazi du Euskadi Literatura Saria euskarazko haur eta gazte literaturako kategorian

Patxi Zubizarreta
EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILA
Actualizado: martes, 26 octubre 2010 18:44

BILBO, 26 Oct. (EUROPA PRESS) -

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi du Euskadi Literatura Saria euskarazko haur eta gazte literaturako kategorian, "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" eleberriari esker.

Bestalde, gaztelaniazko haur eta gazte literaturako kategoriako saria eman gabe geratu da, epaimahaiaren arabera, "aurkezturiko lan batek ere ez duelako kalitate baldintzarik bete".

Euskarazko itzulpengintzako kategoriari dagokionez, saria Jesus Mari Mendizabal Iraola ormaiztegiarrak irabazi du, Horacio Quirogak idatziriko "Eguzki kolpea" lanaren itzulpenagatik.

Halaber, ilustraziorik onenaren Euskadi Saria Jokin Mitxelenak jasoko du, "Ipuin-kontalariaren lapikoa" obran eginiko marrazkiengatik. Bestalde, saiakera onenak Joxe Azurmendi Otaegiren "Azken egunak Gandiagarekin" eta Miguel Sanchez-Ostiz Gutierrezen "Sin tiempo que perder" izan dira.

Euskadi Literatura Sarien irabazle guztiek 18.000na euroko diru-saria lortuko dute, eta beste 4.000na euro jasoko dute beren lanak beste hizkuntzetan argitartzen badira.