Alain Urrutia artista bilbotarrak bakarkako erakusketa bat irekiko du Pekinen datorren larunbatean

Alain Urrutiaren pinturetako bat
ALAIN URRUTIA/ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 23 abril 2013 19:45

BILBO 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Alain Urrutiak (Bilbo, 1981) bakarkako erakusketa bat eskainiko du bere pinturekin Pekingo EGG Gallery arte-galerian, MA Studio erakunde txinatarrak Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin sustatutako "Goazen Txinara!" programan parte hartu eta gero.

Txinan bakarka erakusten duen egitasmo horretan bekadun izandako lehen artista da Urrutia, eta bere erakusketa, "Gazing Again" izenburupean, ekainaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, erakusketan, Pekingo MA Studioa-n burutu duen egonaldian sorturiko pinturak izango dira ikusgai, tartean formatu handiko eta txikiko margolanak.

Contenido patrocinado