AlhondigaBilbaok aizkolari txapelketa antolatu du larunbaterako, bideo-joko baten bitartez, Bilboko Arriquibar plazan

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 24 junio 2010 12:48

BILBO 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbao zentroak aizkolari txapelketa berezi bat antolatu du larunbaterako, arratsaldeko 18:00etan hasita, bideo-joko baten bitartez. Txapelketa Bilboko Arriquibar plazan izango da, eta Herriko Plaza gisa dekoratuko da lehiaketa jasotzeko.

Zentro bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, lehiaketara bertaratzen direnek aizkolari gisa dituzten trebetasunak erakutsi ahal izango dituzte, enborrak era birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz prestatutako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean. Irabazleek San Fermin jaietako pilota partidaren baterako sarrerak lortuko dituzte.

Era berean, larunbatean AlhondigaBilbaora doazenek "ihoku" izeneko sakeleko telefonoetarako bideo-jokoa jaitsi ahal izango dute telefonora. Jokoa AlhondigaBilbaok ekoitzi du, eta dohainik deskargatu ahal izango da, bai ekitaldian zehar bai ondoren, www.alhondigabilbao.com web-orriaren bitartez. Bideo-jokoaren eszenatokia Alhondigaren eraikina da.

Jarduera hauek, irailaren 9tik 25era bitartean AlhondigaBilbaon izango den hóPLAY Bideo-jokoen Nazioarteko Jaialdiaren barruan daude. Jaialdiak BBK, EiTB, Euskaltel, Microsoft, Lan Ekintza Bilbao, Marca Player eta EHUren lankidetza du.

Contenido patrocinado