Artxandako Funikularra itxiko da asteazkenean eta ostegunean mantentze lanak egiteko

Archivo - Artxandako Funikularra
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 19 enero 2026 14:43

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak jakinarazi du Artxandako Funikularraren zerbitzua eten egingo dela asteazkenean eta ostegunean, murtarrilaren 21ean eta 22an, azpiegituraren mantentze lanak egin ahal izateko.

Funikular zerbitzua etenda dagoen bitartean, Bilbobusen E5 lineako zerbitzu berezia jarriko da martxan, Bilboren eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko.

Autobus zerbitzu berezia A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu. Bilbobusen erabilera arau berberak izango ditu eta, beraz, Bilbobusen tarifa aplikatuko da. Gainera, ez da bizikletarik ez txakurrik onartuko autobusean.

Contador

Contenido patrocinado