Astelehenean Plazandreak Torneoko finala jokatuko da Esperantza pilotalekuan

Plazandreko finalaren aurkezpena
EMAKUME MASTER CUP
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 6 agosto 2026 16:45

BILBO 6 (EUROPA PRESS)

Astelehenean Plazandreak Torneoko finala izango da, 19.30etatik aurrera Bilboko Esperantza pilotalekuan. Izan ere, zaila izango da gaur egun Plazandreak saioko azken jaialdian baina txapel gehiago bilduko dituen beste bat osatzea. Eta hori, azken orduan, Binakako bost txapel dituen Olatz Arrizabalagak bere lekua Laia Salsamendiri utzi behar izan diola. Gernikarrak Euskal Selekzioa ordezkatuko du Frontball txapelketa batean eta bere ordez tantorik gehien lortu duen Izabarra arituko da.

Emakume Master Cupek jakinarazi duenez, "Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arraiza izango da Binakako azken partida. Kaiolako finala ere ez da atzean geratzen, egungo banaka eta binakako txapeldun den Enara Gamindek eta 2024ko Binakako irabazle eta egungo Plazandreak torneoko lau eta erdiko txapeldun Itsaso Erasunek neurtuko dituzte indarrak". Berrikuntza bezala, abuztuaren 10eko jaialdi hau zuzenean emango du Eitb-k ETB2n kanalean.

Emakume Master Cup Zirkuitoa bere hamargarren urteurrena ospatzen ari den honetan, etapa guztietako protagonistak bilduko ditu Plazandreak torneoko binakako finalak; Laia Salsamendi-Arrate Bergara Amaia Aldai-Miriam Arrillagaren aurka. Bi aurrelariak oso oldarkorrak eta tantoa amaitzeko baliabide ugari dituz. Dimoztarrak hiru txapel lortu ditu kaiolan eta beste bat Binaka eta zenbait urtez zirkuituko erreferentzia nagusia izan da. Bere jokoan gora-behera batzuk izan ostean, aspaldiko sasoirik onenean da. Laia Salsamendi, bere aldetik, kirol honen etorkizuna, eta oraina da. Belauneko bi lesio larrik bere ibilbidea asko mantsotu badute ere, palmares izugarri bat osatzeko denbora eta kalitatea soberan ditu.

Finaleko partida, gainera, berria izango da, txapelketan bi bikote hauek ez baitute elkarren aurka jokatu eta honek interes berezi bat ematen dio finalari. Emaitzei begiratuta, Aldai-Arrillagak jokatutako bi partidak irabazi dituzte eta Arrizabalaga-Bergarak euren azkena galdu zuten, baina finalean sartzeko beharrezkoak zituzten 13 tantoak lortuta.

"Finalera konfiantza handiarekin heltzen naiz, bi partida txukun jokatu ditudala iruditzen zait. Geldialdi txiki bat izan dut aurreko txapelketatik hona, eskuetatik nahiko gaizki egon naizelako, eta txapelketa beldur pixka batekin hasi nuen baina, nik uste, maila oso ona eman dudala", azaldu du Arraizak.

"Finala gogorra ikusten dut, nik badakit nire lanak oso oso ondo egin beharko ditudala txapela hori irabazi nahi badut, baina aurreko bi partidetan bezala jokatzen badut, nik uste aukerak ditugula. Ea Amaiari zulo batzuk irekitzen dizkiodan, Arrate atzean mantentzen dudan eta Amaiak ere bestetan bezala amaitzen dituen tantoak. Ilusio handia egiten dit aurten txapel hau irabazteak, orain dela bi urte Plazandreakeko Lau eta Erdikoa irabazi nuelako", gaineratu du Arraizak.

TXAPELDUNEN ARTEKO FINALA

Lau eta Erdiko finala ere ez da atzean geratzen, ikusmin handia piztu du egungo kaiolako bi txapelketarik garrantzitsuenen arteko irabazleak final batean parez pare ikusteko aukerak. Kasu honetan ere, txapelketan jokatu ez den partida da finala, baina biek ere Aizane Ibarrolaren aurka majo sufrituta lortu zuten finalerako txartela.

"Finalera nik uste ondo heltzen naizela, egia da azken partida ez zela nire partidarik onena izan eta ez nintzela gustura geratu emandako mailarekin, baina nik uste orain aste batzuk izan ditudala entrenatzeko, prestatzeko eta partida planteatzeko. Partida oso gogorra daukat aurrean, azken finean Itsaso iazko txapelduna da", azaldu du Gamindek.

Egungo txapeldunak partida bat galdu zuen Goiuri Zabaletaren aurka eta aurkariarengan jarri du faboritoaren txartela. "Txapelketa gogor eta zail baten ondoren finalera heltzea beti da pozgarria, nahiz eta nik uste finalera nik nahiko nukeena baino okerrago heltzen naizen. Azken finean atzelaria izanda eta urte osoan binakakora zuzenduta entrenatzen arituta, oso zaila da lau eta erdiko txapelketa on bat egitea, baina nire armak hor ditut eta saiatuko gara jokoa mugitzen, nire indarguneei etekina atera eta Enararen ahuleziak bilatzen", adierazi du.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado