Azkue Fundazioak teknologia modu kontziente eta arduratsuan erabiltzeko eskola programa abiatuko du irailean

Archivo - Euskararen Etxea
DIPUTACIÓN DE BIZKAIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 27 junio 2026 10:39

BILBO 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Azkue Fundazioak 'Hamarratz, Ingurune digitalean euskaraz eta begirada kritikoarekin' izenburuko eskola programa egingo du 2026-2027ko ikasturtean Bilboko Euskararen Etxean, espazio bat lortu nahian ikasleek teknologia modu kontziente eta arduratsuan eta euskaraz erabil dezaten.

Programa "erabat sortzailea eta kritikoa" da, inolako baliabide teknologikorik erabiltzen ez duena, Azkue Fundazioak Diana Franco (Baratza Digitala) adituarekin lankidetzan diseinatu du programa, eta doakoa da, bere sustatzaileek jakinarazi dutenez.

Ingurune digitalari begirada kritikoa eskaintzeko, euskararen erabilera digitala indartzeko, teknologiaren atzean dauden botereak eta eraginak ulertzeko eta hausnarketa eta parte hartze aktiboa sustatzeko antolatu du programa Azkue Fundazioak, eta bere helburuak dira euskararen erabilera digitala sustatzea, albiste faltsuak, algoritmoak eta pribatutasuna kritiko aztertzea, komunikazio digital arduratsua lantzea, autonomia eta ahalduntze teknologikoa indartzea eta teknologia sormen tresna gisa ulertzea.

Programari dagokionez, LH5 eta LH6ko ikasleek, 'Kabletik tiraka' izenburupean, Interneten funtzionatzeko moduak eta egunerokotasunean Internet nola erabiltzen den aztertuko dituzte; DBH 1 eta DBH2koek, aldiz, teknologia digitalek gure bizitzan eta gizartean, oro har, nola eragiten duten hausnartuko dute 'Bizitza sareak' ienburupean, eta DBH3, DBH4 eta Batxilergokoek, azkenik, 'EspekulAAtzaileak' izenburupean, adimen artifizialak euskaldunon harremanetan nola eragiten duen aztertu eta hausnartuko dute.

Contenido patrocinado