BILBO 1 (EUROPA PRESS)
'Balea kantariaren kondaira' filma estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait zinema aretotan ostiralean, urriaren 2an, Zuneusadi elkarteak sustatutako 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadi elkartetik jakinarazi dutnez, orain arte 'Zinema Euskaraz' izenarekin ezagutzen zen programak 'ADI! Filmak Euskaraz' marka berria aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Bada, aurten euskaratuta ikusiko den 18. lana izango da 'Balea kantariaren kondaira'.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Filma ostiralan estreinatuko da hurrengo zinema areto hauetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), SADE Cines (Donostia), Latxartegi Aretoa (Legazpi), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Cines Florida (Gasteiz) eta Cines Gorbeia (Gasteiz).
Datozen hilabeteetan beste film batzuk ere izango dira ikusgai 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren barruan, hala nola 'Superthings', 'El gato con sombrero' edo 'Charlie el super perro'.