Bilboko 2025eko Aste Nagusiko kartel lehiaketako sei lan finalistak aurkeztu dituzte

Epaimahaia kartel finalistekin
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 5 junio 2025 13:55

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak 2025. urteko Aste Nagusiko kartel lehiaketako epaimahaiak sei irudi finalistak aurkeztu ditu ostegun honetan: 'Guztiok gara festa', 'Txupinazo', 'Camino a Bilbao', 'Prende la mecha', 'Jai lasaia' eta 'Cara'.

Guztira 222 lan aurkeztu dira lehiaketara; horietatik 119 diseinu grafikoaren alorreko profesionalek egin dituzter, eta 103 amateurrek. Lan guztien artetik 72 bilbotarrek egin dituzte, 72 Euskadiko beste lekuetatik heldu dira, 59 Espainiako Estatutik eta gainerako 19ak beste herrialde batzuetatik.

Itziar Urtasun Jaietako Batzorde Mistoaren presidentea eta Berdintasuneko eta Jaietako zinegotzia, Asier Abaunza eta Garazi Perea zinegotziak, Alicia Fernandez Rekalde aretoko zuzendaria, Bilbao Arteko Alberto Salcedo, Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko arduraduna Susana Alaguero, Andoni Calvo kazetaria eta Bilboko Konpartsen ordezkari bat izan dira epaimahaikide.

Aurtengo edizioan, gainera, epaimahaiak Borja Sanz Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko doktore eta adimen artifizialeko adituaren eta Alba diseinatzaile eta tatuatzailearen laguntza izan du.

Kalitate teknikoa, originaltasuna eta aniztasun eta inklusioaren balioekiko errespetua, generoaren eta sexu orientazioaren, jatorriaren eta kulturaren, desgaitasunaren, adinaren, klase sozialaren, gorputzaren eta antzekoen irudikapenean baloratu dituzte.

Herritarrek gogokoen duten kartelaren alde bozkatu ahal izango dute orain sistema misto baten bidez: sareko bozketa Bilboko Udalaren webgunean egin ahal izango da, ekainaren 9tik 15era, eta aurrez aurrekoa Abandoko Udal Barrutiko Zentroan, ekainaren 9tik 13ra.

Toki berean egongo dira ikusgai kartel finalistak eta astelehenetik ostiralera bozkatu ahal izango da, 08:30etik 21:30era. Bozkatzeko nortasuna egiaztatzeko dokumentu bat aurkeztu beharko da, hala nola NANa, gidabaimena edo antzekoa. Epaimahaia ere berriro elkartuko da bere kartel gogokoena hautatzeko.

Bukatzeko, kartel irabazlea ekainaren 17an aurkeztuko da, eta Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da. Kartel irabazlearen egileak 3.000 euroko diru saria jasoko du.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado