BILBO 26 Abr. (EUROPAS PRESS) -
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Maria del Huerto Arcaus Sanchez Uruguaiko kontsul nagusiarekin bildu da astearte honetan udaletxean. Bizkaiko hiriburuaren eta Hego Amerikako herrialdearen artean dauden harreman sozialak, kulturalak, ekonomikoak eta era askotakoak sendotzen lagunduko du bilerak, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Rocco Caira Irlandak Bilbon duen ohorezko kontsula ere bileran izan da.
Maria del Huerto Arcaus Sanchez urtarriletikda Urugaik Galizian duen Kontsulatu Nagusiko karguaz. Euskadi, Kantabria eta Asturiaseko autonomia erkidegoak ere barne hartzen dituen ordezkaritza honetaz arduratu aurretik, Arcausek hainbat zeregin bete ditu Uruguaik Hego Afrikan eta Argentinan dituen enbaxadetan eta Rio de Janeiroko (Brasil) Kontsulatu Nagusian. Horren gain, genero aholkularitzako arduraduna ere izan da Uruguaiko Kanpo Harremanetarako Ministerioan.
Bilboko alkatearen eta Uruguaiko kontsul nagusiaren arteko bilerari esker, gaurkotasunezko eta bi aldeen intereseko gaiak aztertzeaz gain, "beste aurrerapauso bat eman da Bilboren nazioarteko proiekzioari dagokionez, bereziki gogoan izanik hemengo hiri eraldaketa eta kudeaketa eredua ezinbesteko erreferentzia bilakatu dela Latinoamerikako eta mundu osoko hiri eta herrialde askorentzat", Bilboko Udaletik nabarmendu dutenez.