Bilboko Euskararen Etxeak 'Alaska' ekitaldia egingo du matxoaren 22an Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Euskararen Etxeak 'Alaska' ekitaldia egingo du matxoaren 22an Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
EUSKARAREN ETXEA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 7 marzo 2024 13:34

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Bilboko Euskararen Etxeak 'Alaska' izenburuko ekitaldia antolatu du martxoaren 22an, Castillo Suarez idazleak 2023an plazaratutako izen bereko poema liburutik abiatuta, aurreko egunean ospatuko den Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira.

Ekitaldia Euskararen Etxeko Berba aretoan izango da, 19:30etik aurrera, eta Suarezek berak parte hartuko du liburuaren nondik norakoak azaltzeko, Julen Azpitarte kazetariak lagunduta. Sarrera dohainik izango da, Euskararen Etxetik jakitera eman dutenez.

Gainera, Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek 'Euskara Sukaldatzen' izenburuko dokumentala aurkeztuko dute. New York, Washington DC eta Miami hirietako leku ezagunetan filmatutako dokumentalak hainbat pertsona bildu ditu Castillo Suarezen 'Alaska' liburuko olerkiak irakurtzen. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da. Diasporako euskal komunitateetan euskara aztertzea eta ikertzea du xede ikus-entzunezkoak.

Azkenik, Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazioak ere izango dira ikusgai martxoaren 23an. Zehazki, 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek haientzat euskara zer den irudikatuko dute sabaitik zintzilikatuta egongo diren 120 x 45 cm-ko euskarrietan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado