Bilboko metroaren 3. lineak gau osoan emango du zerbitzua ekaineko ostiraletan

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 3 junio 2025 14:14

BILBO 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak Bilboko metroaren 3. lineako gaueko zerbitzua luzatuko du ekaineko ostiraletan, gau osoan zerbitzua eskaintzeko. Ordutegi berria ekainaren 6tik aurrera aplikatuko da.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi dunez, trenak gau osoan zehar ibiliko dira ostiraletik larunbatera Kukullaga/Etxebarri eta Matiko/Bilbo artean, bi noranzkoetan, 15 minutuko maiztasunarekin.

Euskotrenek metroan joango direnei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko app ofizialean edo www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek esakuragarri dituzte Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak eta 9444 333 333 telefonoa.

Contenido patrocinado