BILBO 6 Mar. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udal Txistulari Banda, Mariano Santamaria piano jotzailea
eta Pedro Hidalgo gitarra jotzaile elkarrekin arituko dira astelehen honetan, martxoaren 6an, txistu eta piano errezitaldi berezi bat eskaintzeko. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Euskalduna Jauregian izango da, dohaini, eserlekuak bete arte.
BilbaoMusika erakundeak jakinarazi duenez, txistularien bandak udazken-negu guztietan antolatzen duen kontzertu zikloaren barruan dago. Oraingoan, txistulari bakoitza (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga,
Gorka Zabaleta eta Sabin Bikandi) bakarlari moduan arituko da, Mariano Santamariak pianoarekin eta Pedro Hidalgok gitarrarekin lagunduz.
Ikus-entzuleek era guztietako konpositoreen lanak entzun ahal izango dituzte, besteak beste, J.C. Fischer, Antonio Vivaldi, Naji Hakim, Eduardo Gorosarri, Jagoba Astiazaran, Aitor Amezaga eta Sabin Bikandi. Egile ezezagunen baina denon memorian dauden konposizioak ere entzungo dira, hala nola "Zaharra" edo "Arin Quebec".