Bilboko Udalak udako 92 terraza jartzea baimendu du

Terraza  bat Bilbon
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 30 junio 2025 12:11

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak jakinarazi du udako 92 terraza jartzeko baimena eman duela, 84 abuztu osorako eta zortzi Aste Nagusirako, hau da, hilaren 16tik 24rako, hain zuzen ere.

Interesaturiko ostalariek maiatzaren 19tik ekainaren 6ra bitarteko epea izan dute eskabideak egiteko eta nahi zuten modalitatea aukeratzeko. Bada, 106 eskaera jaso dira, eta horietatik 14ri ezetza eman zaie (13 hilabete osokoak eta 1 Aste Nagusikoak).

Orobat, udako terrazsa jartzeko emandako baimen gehienak Abandoko barrutian daude, abuzturako 62 baimen eta Aste Nagusirako beste sei, alegia.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado