Bizkaiko Aldundiak, Guggenheim museoak eta Little Sun-ek garapenerako lankidetza proiektu bat sustatuko dute Zambian

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 16 julio 2025 16:38

BILBO 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak, Guggenheim Bilbao Museoak eta Olafur Eliasson artistak sortutako Little Sun irabazi asmorik gabeko erakundeak 'Esnea hozteko estazio satelitea Zambian' izeneko garapenerako lankidetza proiektua jarri dute martxan.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak aurkeztu dute ekimena asteazken honetan Bilboko museoan.

Bizkaia Koopera foru estrategian gauzatzen diren eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Estrategiaren baitan dauden ekintzetan sartzen da Afrikako herrialdean egingo den jarduera.

Hain zuzen, proiektuk museoaren, foru erakundearen eta Olafur Eliasson artistaren ahaleginak batuko ditu, Eliassonek sortutako Little Sun fundazioaren bidez Zambiako Makoke eskualdeko 38 abeltzainen bizitza hobetzeko, ez baitute sarbiderik esne bilketako merkatu ofizialetara.

Little Sun fundazioak Energia Komunitarioko Zentroak ezarri ditu Zambiako hainbat eremutan, esnea hozteko eguzki energiaz elikatutako teknologia berritzailea abeltzainei eskaintzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren babesarekin, azpiegituren irismena handitu ahal izan da, Makoke eskualdean esnea biltzeko estazio satelite bat inauguratuta, urruneko eremuetan bizi direnek esnekiak merkaturatzeko aukera izan dezaten.

Era berean, Bizkaiko Aldundiaren eta Guggenheim museoaren lankidetzarekin, Little Sun fundazioak abeltzainentzako trebakuntza tailerrak antolatu ditu, animalien osasunari, haien gaixotasunen prebentzioari, sasoi lehorreko elikadura estrategiei eta uraren kudeaketa eraginkorrari buruzko ezagutzak sendotzeko, "kontuan hartuta horrek produktibitatea hobetzeko eta komunitatearentzat diru sarrerak sortzeko aukera emango diela".

Tailerrak esnea hozteko estazio satelite berrian eta Little Sun-en energia komunitarioko hiru zentrotan emango dira, eta urruneko landa eremuetako 300 baserritar ingururi zuzenduko zaizkie.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado