Bizkaiko Aldundiko oroitzapen tailerretako adinekoak Lezaman izan dira Athleticeko jokalariekin

Tailerretako parte hartzaile batzuk Athleticeko jokalariekin
BIZKAIMEDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 18 mayo 2016 17:55

BILBO 18 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko oroitzapen tailerretan parte hartzen duten adinekoek "oso goiz hunkigarria" eman dute asteazken honetan Athleticek Lezaman dituen instalazioak ezagutzeko bisitan. Gainera, zenbait jokalarirekin argazkia atertzeko aukera ere izan dute, entrenamendua ikustearekin batera.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, oroitzapen tailerrak Leioa, Gallarta eta Elorrioko egoitza publikoetan ezarri dira, bai eta foru sarekoa den baina Aita Mennik kudeatzen duen Txurdinagabarri egoitza zentroan ere.

Ehun bat parte hartzaile eta haien senideak joan dira asteazken honetan Ernesto Valverdek zuzendu duen Athleticen entrenamendua ikustera. Lezamako saioan, tailerreko parte hartzaileek "beren oroitzapenak piztu ahal izan dituzte, instalazio zurigorrietako ikurrak ikustean": San Mameseko arkua eta Athleticen historiako mito diren Piru Gainza eta Telmo Zarraonaindiaren bustoak, besteak beste.

Taldearen entrenamenduaren azken zatia ikusi ondoren, eta gidari lanak egin dituen Jose Angel Iribarrek lagunduta -Athleticdeko jokalari ohien elkarteko presidente gisa-, taldeko jokalari batzuekin bildu dira oroitzapen tailerreko partaideak eta haien senideak.

Bizkaiko Foru Aldundiak oroitzapen tailerrak jarri ditu abian adinekoentzako egoitza publikoetan. Proiektu hori futbolari ohien elkarteen Espainiako Federazioak garatu du. Foru erakundeak, berriz, egokitu egin du "kontrastatutako emaitzak dituen tratamendu berritzaile hau", zeinaren funtsa iraganeko bizipenak gogoratzea baita. Kasu honetan, Athletic eta futbola erabili dira gogoratzeko tresna gisa.

Esku hartze mota hau oso bestelakoa da, beste batzuren aldean, eta oso jarrera positiboa eragiten du adinekoen artean, batez ere, dementzia motaren bat dutenen artean. Tailerra astean behin egiten da zentroetako bakoitzean, narriadura kognitiboa edo dementzia arin edo moderatuak dituzten 8-9 pazienterekin. Guztira, 12 saio egin dira, eta saio horietan parte hartzaileen zentzumenak landu dira, objektuak, musika, bideoak eta argazkiak erabiliz.

Contenido patrocinado