CAFek bi kontratu berri lortu ditu Frantzian, batera 300 milioi eurotik gorako balioa dutenak

CAFen tranbia Besançonen
CAF
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 9 julio 2025 12:21

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

CAF konpainiak beste bi kontratu lortu ditu Frantzian eta horien balioa, batera, 300 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Horrela, herrialdeko tren merkatuan duen presentzia sendotu du euskal enpresak.

CAFek jakinarazi duenez, alde batetik, Syndicat Mixte des Mobilités de L'Aire Grenoblois erakundeak (Grenoble Eremuko Mugikortasuneko Sindikatu Mistoa) Urbos modeloko 38 tranbiaren eraikuntza esleitu diio CAFi, eta kontratua beste bederatzi tranbiarekin handitzeko aukera dago.

Beste alde batetik, Borgoina-Franche-Comté eskualdeak Coradia Polyvalent modeloko 14 eskualde-treneko beste eskari bat esleitu dio CAF-Alstom kontsortzioari.

CAFek 2022an Reichshoffeneko lantegia erosi ostean Alstomekin sinatutako akordioen ondorio da kontratua, eta, horrela, CAFek egingo ditu plataforma horren unitateen diseinu eta fabrikazio lanak, eta Alstomek ekipoen zati bat hornituko du.

Contenido patrocinado