DONOSTIA 16 Sep. (EUROPA PRESS) -
Cayetana Guillén-Cuervo, Mireia Gabilondo, Edurne Ormazabal eta Aitana Sánchez-Gijón izango dira Donostia Zinemaldiaren 63. edizioko galen aurkezleak, bere arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.
Zehazki, Guillén-Cuervo aktore eta aurkezlea eta Mireia Gabilondo aktore eta zuzendaria 63. edizioa inauguratuko duen gala zuzentzen arituko dira. Irailaren 18an izango da, 21:00etan, Kursaal auditoriumean.
Halaber, edizio honetako edukia aurkeztean, lagun izango dituzte Itziar Ituño, Dafne Fernández, Bárbara Goenaga, Paco León eta Antonio Resines. Inaugurazio galan Oreka TX txalapartari taldeak ere parte hartuko du, eta, bukaeran, Alejandro Amenábar zuzendariaren "Regression" filma eskainiko dute, edizioari hasiera emateko.
Bestalde, Edurne Ormazabal kazetaria izango da aurkezle Emily Watson aktoreari Donostia saria emateko ekitaldian, Kursaal auditoriumean, irailaren 25ean, 22:00etan. Amaierako gala irailaren 26an izango da, Kursaalean hori ere, 21:00etan, eta Edurne Ormazabal eta Aitana Sánchez-Gijón izango dira ekitaldia aurkezten. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere Patxi Barco izango da galen zuzendari.