Covid-19agatiko positiboen berrogeialdia hamar egunetik zazpira murriztea adostu dute

Archivo - Jendea Bilbon
AYUNTAMIENTO DE BILBAO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 29 diciembre 2021 16:29

BILBO/MADRIL, 29 (EUROPA PRESS)

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa eta erkidego autonomoak ordezkatuta dauden Osasun Publikoko Batzordeak "aho batez" adostu du covid-19agatiko positiboen berrogeialdia hamar egunetik zazpira murriztea.

Osasun arloko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, positibo baten hurbileko kontaktu diren txertatu gabeko pertsonek ere zazpi eguneko berrogeialdia egin beharko dute, egungo hamar egunen ordez. Arauak jada ezarria zuen kontatu estuak diren txertatuek ez dutela berrogeialdirik egin behar.

Contenido patrocinado