Diman (Bizkaia) Balzola koban harrapatuta zeuden bi lagun errreskatatu dituzte

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 12 diciembre 2011 11:49

BILBO 12 Dic. (EUROPA PRESS) -

Balzola koban harrapatuta gelditu diren 48 urteko gizonezko bat eta 16 urteko adingabe bat erreskatatu ditu Ertzaintzak, Diman (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Igande gaueko 22:00ak aldera, Ertzaintzak jakin zuen bi lagun Diman dagoen Balzola kobara joan eta oraindik ez zirela itzuli. Ertzaintzaren agenteak tokira joan ziren mendiko erreskateko agenteekin batera, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta.

Desagertuak 48 eta 16 urteko bi gizonezko ziren eta astelehen gaueko 00:20an aurkitu dituzte kobaren barruan egoera onean. Mendiko taldeko agenteek erreskatatu ondoren, euren etxebizitza itzuli dira.

Contenido patrocinado