DONOSTIA 5 Nov. (EUROPA PRESS) -
Donostia Kirola erakundeak bere web-orri berritua aurkeztu du (www.donostiakirola.org). Diseinuaren aldaketa baino garrantzi gehiago daukana web berriak, herritarrekiko eta, bereziki, kirol zerbitzuen erabiltzaileekiko komunikatzeko kontzeptu berri bat baitakar berarekinh.
Webgune berriak daukan ezaugarrietariko bat da multimedia edukiari eman zaion garrantzia, Donostiako Udalaren kirol zerbitzuei buruzko informazioa erakargarriagoa eta ulergarriagoa egiteko asmoz. Kirol instalazioen bisita birtualak, irudia zein bideoen bitartez gune guztiak ezagutu edota kirol jarduerari buruzko informazioa duten podcast-ak entzun ahal izango dira, besteak beste.
Beste alde batetik, www.donostiakirola.org webgunea 2.0 kontzeptura hurbildu da, hiritarrei eta erabiltzaileei Donostia Kirola erakundearekin elkarri eragiteko eta parte hartzeko aukerak emango dizkien web-orria delako; horrela, zerbitzuak hobetu ahal izango dira beraien behar eta aurreikuspenetara egokituz.
Horrela, berrikuntza, izapide zein jarduerak edo instalazioei buruzko gorabeheren informazioa hobetuko da, "berriak eta abisuak" atalen bitartez, eta sare sozialetan parte-hartzearen bidez ere, informazio hori guztia erabiltzaileentzat momentuan eskuragarri egon dadila bilatuz. Gainera, honek aukera emango du zuzenean ezagutzeko erabiltzaileen pertzepzioak eta bere iradokizunak, zerbitzua hobetu ahal izateko.
Web berriak blog bat ere badauka. Blog horrek tresna baliagarri bihurtzea bilatzen du, hiritarrei kirolera hurbiltzeko erraztasunak emateko eta kirol praktikaren ohiturak hobetzeko. Horrela, blogak zenbait atalei buruzko informazio didaktika eta aholkuak emango ditu: elikadura, kirol medikuntza, entrenamenduak eta abar.
Jada lantzen ari den bigarren fasean, 2013. urtearen hasierarako prest egon dadin, Donostia Kirola erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen izapide guztiak web-orriaren bidez egiteko aukera emango da, hau da, instalazioen erreserbak, ikastaroak eta Kirol Txartela.