Donostitruk bigarren eskuko azoka larunbat honetan egingo da

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 13 marzo 2015 10:55

DONOSTIA 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostitruk Donostiako bigarren eskuko merkatua egingo dute larunbat honetan, martxoaren 14an, Donostia 2016ren lokalean, Easo kaleko 43 zenbakian, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Jarriko diren 37 postuetan arropa, osagarriak, liburuak, CDak eta jostailuak salduko dira. Postu horietatik zortzi elkarteenak izango dira, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Horrela, behar ez dituzten gauzak saldu nahi dituztenek, antolatzaileen postura eraman behar dituzte merkatuaren egun berean 09:30etik 10:00etara bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharra dago.

Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitrukek ez luke horren ardura hartuko.

Donostiako Udalak www.donostitruk.org/ web orria du, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko. Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat.

Contenido patrocinado