EAEko eraikuntzaren jarduera %5,9 hazi da 2023ko hirugarren hiruhilekoan

Archivo - Eraikuntza
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 30 noviembre 2023 10:58

BILBO, 30  (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren sektorearen jarduerak %5,9eko hazkundea izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan, prezio korronteetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Obra zibilaren (%8,1eko igoera) eta eraikingintzaren (%5,5eko igoera) portaera positiboaren ondorioa izan da urteko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzabn izandako urte arteko igoera, uneko prezioak eta egutegi eraginak kendu ondoren.

Edonola ere, eraikuntzak 2023ko hirugarren hiruhilekoan izan duen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, eta dagozkion urtaro eraginak zuzendu ondoren, sektorearen koiunturako indizea %0,7 jaitsi da balio nominaletan edo uneko prezioetan. Obra zibilaren jarduera %2,9 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta eraikingintzarena %0,4.

Bestalde, eraikuntzaren langile landunen indizea %0,1 igo da EAEn 2023ko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %0,6 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Azkenik, 2023ko lehen hiru hiruhilekoen balantzean, eraikuntzaren jarduerak %7,3ko hazkunde nominala metatu du, obra zibilaren jarduera nabarmenduz, %13,2ko igoerarekin; eraikingintzaren jarduerak %6,3ko hazkundea izan du.

Contenido patrocinado