BILBO 2 Ene. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, urtarrilaren 2an, aldaketaren lehen zantzuak iritsiko dira. Fronte bat gerturatuz joango denez, hodeiak ugarituko dira; goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak sartuko dira eta arratsaldetik aurrera hodei trinkoagoak, baina litekeena da ateri eustea. Hego-mendebaldeko haizea apur bat harrotuko da.
Gaueko tenperaturak gora egingo du eta izotza egitea zailagoa izango da; eguneko tenperaturan, berriz, ez dugu aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 5 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 8 gehienez.
Itsasoan hego-mendebaleko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaso kizkurra sortuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:58an eta 18:23an izango dira, eta itsasbehereak 12:09an eta 00:22an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.