BILBO 12 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, maiatzaren 12an, goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean giro nahasia izango dugu.
Goizean goiz behe-lainoa sortuko da ohiko bailaretan, baina eguzkiak berehala xurgatuko du eta goizean giro dotorea eta eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka zaparrada bakanen bat egitea, bereziki arratsalde-gau partean.
Goizean haizea hego-mendebaldetik sartuko da eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero behar eta baliteke barnealdean apur bat igotzea. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta goizaldean 5eko tarteekin, goizean ipar-osagaira aldatuko da eta arratsaldean ahuldu egingo da, 2-3ko indarra izan arte; itsaskia eragingo du, goizaldean itsaski handiko guneekin, eta egunaren bigarren zatian itsaso kizkurra edo itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran txikitu egingo dira. Itsasgorak 05:16an eta 17:31n izango dira, eta itsasbehereak 11:22an eta 23:37an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.