Ezegonkortu egingo da ostegunean

Hodeiak
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 4 marzo 2026 16:14

BILBO 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, martxoaren 5ean, eguraldia ezegonkortu egingo da. Egunaren hasieran hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta ostarteak agertuko dira oraindik. Eguerditik aurrera haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita, eta hodeiak ugarituz joango dira. Arratsalde-gau partean zerua oso hodeitsu egongo da, zaparrada batzuk egingo ditu, baliteke trumoitsuak izatea eta tenperatura jaitsiko da.

Hala ere, tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 14 gehienez.

Kostaldean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea. Itsasgorak 05:46an eta 18:04an izango dira, eta itsasbehereak 00:03an eta 11:55ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado