BILBO 14 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, ekainaren 14an, eguraldia goibelagoa izango da eta tenperatura jaitsi egingo da.
Hodei dezente agertuko dira eta zirimiria utziko dute, batez ere ipar partean. Hegoaldean, berriz, giro argiak jarraipena izango du. Arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki ekialdean.
Iparraldeko haizea ibiliko da eta giroa freskoagoa izango da: barnealdean maximoak 10 gradu inguru jaitsi daitezke eta, oro har, balio altuenak 20-24 gradu ingurukoak izango dira.
Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan iparraldera egingo du 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:20an eta 19:36an izango dira, eta itsasbehereak 01:50ean eta 13:21ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.