Eguraldia.- Giro lasaiagoa eta atseginagoa igandean

Archivo - Hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 10 enero 2026 15:28

BILBO 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urtarrilaren 11n, giro lasaiagoa eta atseginagoa izango dugu. Erdi mailako hodeia eta goi-hodeiak agertuko dira zeruan, baina ez du euririk egingo.

Horrekin batera, hego-haizea ibiliko da, hasieran indar handirik gabe, eta tenperaturaren igoera erraztuko du. Ipar isurialdean beroenak 15 gradu ingurura iritsiko dira eta hegoaldean, berriz, 10 gradu ingurura. Egunaren hasieran Araba eta Nafarroako zenbait tokitan izotz txikia egin dezake. Egunaren amaieran hegoaldeko haizea indartu egingo da.

Hiriburuetan, Baionan 5 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz, 2-3ko indarrarekin eta gauean 4koarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta arratsaldetik aurrera metro batekoak. Itsasgorak 10:34an eta 23:12an izango dira, eta itsasbehereak 04:11n eta 16:54an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado