Eguraldia.- Giro lasaiagoa igandean

Archivo - Ostarte zabalak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 12 julio 2025 14:24

BILBO 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, uztailaren 13an, eguraldia lasaiagoa izango da. Hegoaldean ostarte zabalak nagusituko dira eta Kantauri isurialdean hodeiguneak ugariagoak izango dira, batez ere arratsaldean eta gauean. Baliteke arratsaldean modu sakabanatuan trumoi-zaparradaren bat botatzea.

Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik edo ipar-mendebaldetik finkatuko da eta biziago ibiliko da. Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 31 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/hego mendebaldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:08an eta 19:23an izango dira, eta itsasbehereak 01:35ean eta 13:07an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado