BILBO 11 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, uztailaren 11n, arratsaldean giroa ezegonkortuz joango da.
Aurreko egunetan bezala, goizean goizetik eguzkitsu egongo da eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean, ordea, giroa ezegonkortu eta bero-hodeiak garatuz joango dira; han-hemenka ekaitzak joko du; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea eta txingorra botatzea eta haize bolada gogorrak neurtzea.
Tenperatura maximoei dagokienez, gorabehera handirik ez da espero, eta 30 gradutik gora geldituko dira leku gehienetan. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 34 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin, eta arratsalde-gauean ipar-mendebaldera aldatuko da 4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria edo itsaskia.
Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:50ean ea 18:06an izango dira, eta itsasbehereak 00:16an eta 11:50ean. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.