Eguraldia.- Hodeiak baina ateri astelehenean

Archivo - Hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 17 mayo 2026 16:09

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, maiatzaren 18an, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi eta ateri eutsiko dio. Egunaren hasieran hego-haizea izango da nagusi; egunaren erdiko orduetan kostaldean brisa ibiliko da eta hegoaldean haizeak mendebaldera egingo du.

Tenperatura minimoetan aldaketa handirik ez, eta egunsentian hotza egingo du; maximoak igo egingo dira berriro eta 20 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi aldera ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:21ean eta 18:39an izango dira, eta itsasbehereak 12:23an eta 00:52an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado