BILBO 2 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, abenduaren 3an, zeruan hodeiak nagusituko dira, nahiz eta erabat estalita ez egon egunaren amaierara arte. Egunez noizbehinka euri pixka bat egingo du Kantauri isurialdean. Gauean beste fronte bat iritsiko da eta euritara joko du iparraldetik hegoaldera. Elur kota 1.400 metro ingurura jaits daiteke.
Egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta gero aldakor ibiliko da. Tenperaturak jaisten jarraituko du: balio altuenak 10 gradu ingurukoak izango dira hegoaldean eta 15 gradu bueltakoak kostaldean. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 11 gehienez.
Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Gauean haizea aldakor ibiliko da eta egunaren amaieran hego-mendebaldetik finkatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:28an eta 17:48an izango dira, eta itsasbehereak 11:37an eta 23:51n. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.