BILBO 10 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, uztailaren 10ean, fronte txiki batek hodeiak ekarriko dizkigu. Hodei gehien ipar isurialdean pilatuko da, eta ez da baztertzen zirimiria egin dezakeenik. Hegoalderago aldiz, giroa argiagoa izango da.
Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta, horren ondorioz, tenperatura nabarmen jaitsiko da, barnealdean bereziki. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, ipar-mendebaldekoa nagusituz eta 4ko tarteren batekin arratsaldean; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 19:14an izango da, eta itsasbehera 13:01ean. Uraren tenperatura 20-21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.