Negu itxura hartuko du asteazkenean

Archivo - Euria
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 24 noviembre 2026 16:07

BILBO 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, azaroaren 25ean, eguraldiak negu itxura hartuko du. Zaparradak edonon egingo ditu, nahiz eta euria sarriago eta mardulago egingo duen Kantauri isurialdean; gainera, baliteke tarteka trumoiak jotzea. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da, batez ere kostaldean, bolada oso gogorrekin.

Tenperatura jaitsi egingo da eta barnealdeko leku batzuetan baliteke 10 gradutik behera kokatzea altuenak. Elur-kota 1.500 metrotik behera egongo da. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasbazterrean, goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, goizean mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo da 6koa hartuz, eta eguerdi inguruan mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da, 6-7koarekin; itsaski handia eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaso zakarra, itsaso oso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:30ean eta 16:55ean izango dira, eta itsasbehereak 10:39an eta 22:57an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado