Eguraldia.- Neguko itxura hartuko du ostiralean

Archivo - Euria
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: jueves, 30 noviembre 2023 17:14

BILBO, 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, abenduaren 1ean, eguraldiak neguko itxura hartuko du. Mendi gailurretan elurra egingo du, eta elur kota 1.200 metro ingurura jaitsi daiteke. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu noizbehinka, batez ere iparraldean; arratsalde-gau partean bertan ekaitzak ere jo dezake, bereziki kostaldean.

Goizean hego-mendebaldeko haizea izango da nagusi, euria egiteko aukera txikiagoa izango da eta ostarteak zabal daitezke orduan. Tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute behera, eta 8 eta 12 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 10 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, egunaren lehen zatian hego-mendebaldekoa nagusituz; arratsaldean haizea 4-5ekora indartuko da, 6ko tarteekin, bereziki gauean, eta orduan ipar-mendebaldekoa gailenduko da. Itsaso kizkurra izango da, eta arratsaldean itsaskira edo itsaski handira handituko da, itsaso zakarreko guneekin amaieran.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 06:41ean eta 19:10ean izango dira, eta itsasbehereak 00:27an eta 13:03an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamkar kilometro artekoa izango da.