Eguraldia.- Orduak pasa ahala hasierako hodeiak desegingo dira ostiral honetan eta udaberriko giroa geratuko da

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 7 abril 2017 7:05

BILBO 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, apirilaren 7an, egunaren hasieran zeruan hodei hondar batzuk agertuko dira, baina orduak pasa ahala hodei horiek desegingo dira eta arratsaldean udaberriko giro eguzkitsua espero da edonon, baita iparraldean ere.

Barnealdeko tenperatura maximoek gora egingo dute nabarmen eta atseginak izango dira. Kostaldean ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da oraindik eta tenperatura ez da hainbeste igoko. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 20 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean 4ko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:39an izango da, eta itsasbeherak, 07:16an eta 19:29an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado