BILBO 29 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, tenperatura maximoak berriro igoko dira igande honetan, ekainarten 29an, eta leku gehienetan altuenak 35 gradu ingurukoak izango dira.
Eguzkia jaun eta jabe berriro, goizean goiz kostaldeko zenbait lekutan behe-hodei batzuk agertu arren. Arratsaldea aurrera joan ahala barnealdean bero-hodeiak garatuz joango dira eta egunaren amaieran mendebaldean zaparrada trumoitsuren bat leher daiteke. Egunaren hasieran eta amaieran hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik joko du eta indartu egingo da.
Hiriburuetan, Baionan 21 gradu espero dira gutxienez eta 30 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 35 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 36 gehienez eta Iruñean 19 gutxienez eta 35 gehienez.
Itsasbazterrean, goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta gainerako orduetan ipar-ekialdekoa 3koarekin eta arratsaldean 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:21ean eta 20:36an izango dira, eta itsasbehereak 02:07an eta 14:16an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.