BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, martxoaren 17an, udaberri itxurako giroak jarraipena izango du. Zerua larunbatean baino lainotuago egongo da, baina iritsiko diren hodeiak erdi-mailakoak eta goi-hodeiak izango direnez, ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko eta giroa argia izango da.
Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran eta arratsaldean brisa altxatuko da. Tenperaturan ez dugu aldaketarik espero eta epeletik jarraituko du. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 22 gehienez.
Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-osagaira aldatuko da, 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:03an eta 22:37an izango dira, eta itsasbehereak 03:38an eta 16:04an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.