BILBO 30 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 31ean, tenperatura maximoak pixka bat gehiago jaitsiko dira, hegoaldeko zenbait lekutan nabarmen, eta giroa udaberrikoa izango da nonahi.
Egunaren hasieran hodeiak izango dira nagusi eta iparraldeko zenbait lekutan zirimiria egin lezake. Eguerdi aldera ostarteak zabalduko dira eta arratsaldean leku gehienetan eguraldia eguzkitsua izango da. Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, eta kostaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da.
Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:25ean eta 17:39an izango dira, eta itsasbehereak 11:28an eta 23:49an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.