Eguraldia.- Zaparradak tarteka astelehenean

Hodeitsu eta ostarte batzuk
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 18 enero 2026 17:04

BILBO 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, urtarrilaren 19an, tarteka zaparradak botako ditu. Zeruak hodeitsu jarraituko badu ere, hodeitza tarteka zulatu eta ostarteak irekiko dira. Noizbehinka zaparradaren bota dezake, batez ere Kantauri isurialdean eta mardul xamarrak izan daitezke.

Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da eta mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 2 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5-2 metro artekoak. Itsasgorak 04:56an eta 17:18an izango dira, eta itsasbehereak 11:06an eta 23:17an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado