BILBO 24 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eten instituzionalera deitu du eta elkarretaratzeak antolatuko ditu bere campusetan asteazkenean, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, 'Bizirik. Indarkeria matxistaren kontra' leloarekin.
EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, elkarretaratze gehienak 12:00etan izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan, eta Berdintasun Zuzendaritzaren manifestua irakurriko da haietan.
Hain zuzen, Donostian, Berdintasun zuzendari Maggie Bullenek eta Gipuzkoako campuseko errrektoreorde Juana Goizuetak irakurriko dute manifestua; Leioan, Bizkaiko campuseko eta Komunikazioko errektoreorde Estitxu Garaik, eta Gasteizen, Joxerramon Bengoetxea errektoreak eta Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak.
Arabako campusean, Letren Fakultatean izango da elkarretaratzea, eta Bizkaikoan, alde batetik, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan, eta, bestetik, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, 11:00etan) eta Ingeniaritza Eskolako I eraikinean (10:00etan).
Azkenik, Gipuzkoako campusean bi elkarretartze egingo dira; bat Donostian izango da, Ignacio Maria Barriola zentroko aterpean, eta bestea Eibarren, 11:00etan hasita.