EITBren Makusi plataformak 100.000 erabiltzaileren langa gainditu du

Makusi plataforma
EITB
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 8 julio 2026 15:48

BILBO 8 (EUROPA PRESS)

Makusi unibertso digitalak hazten jarraitzen du, eta dagoeneko 100.000 erabiltzaile ditu EITBren haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforman. Uda abiatzeko, gainera, plataforma estreinaldi sortarekin dator, EITBk jakinarazi duenez.

Berezienetako bat estreinatu berri den 'Go!azen 13' udako bideoklipa da. Telesailaren 13. denboraldiaren grabaketak abian daude eta udazkenean izango da abentura berriekin gozatzeko aukera, baina, aurretik, urtero bezala, Basakabiko lagun kuadrillak bideoklip berezia grabatu du: 'Bart'.

Horrez gain, 'Ultra Violet eta Eskorpio Beltza'telesaila estreinatu berri du Makusik, ekintzaz eta superboterez beteriko abentura, Violet protagonista gaztearen bueltan. Maskara magiko bati esker, super-abiaduraren boterea eskuratuko du protagonistak, eta familia arteko sekretu handi bat deskubrituko du. Umorea, akzioa eta adiskidetasuna eskainiko ditu telesailak.

Orobat, uztailaren 10ean estreinatuko du Makusik 'Loa eta Laia' telesailaren 'Bizikleta' izenburuko abesti berria, eta 'Naruto' anime arrakastatsuaz euskaraz gozatzeko aukera ere izango da, uztailaren 17tik aurrera.

Azkenik, Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berezia ere izango da udako proposamenen artean. Gasteizko Algara Dantza taldearen 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainitako ikuskizun berezia Makusin izango da primizian, abuztuaren 7tik aurrera.

"Haur eta gaztetxoentzako euskarazko ikus-entzunezko edukien katalogo zabala osatzen jarraitzen du Makusik, etxeko txikientzako pentsatutako ingurune digital seguru eta doako batean. Udan ere, goazen lekura goazela, Makusi etxeko txikienekin", adierazi dute EITBtik.

Contador

Contenido patrocinado