BILBO 19 Sep. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Lan Ekintza udal sozietatearen "2011 Bilbon ekin" enpresa-ekimenen lehiaketak Otra Dimensión enpresa sortzea ahalbidetu du. Enpresak gaur aurkztu du bere proposamen berria, eskelak etxetik on-line diseinatzeko aukera ematen duena, diseinu pertsonalizatu, argazki eta bisita-liburua eta guzti.
Krisialdian zerbitzu onargarria eskaintzea eta era praktiko eta xume batez izapide bat burutzen erraztea dira familiako enpresa honen helburu nagusiak, eta Euskadiko prentsa idatzian herritarren %155era heltzen den merkatuan leku bat egiteko asmoa dauka, Bilboko Udaletik adierazi dutenez.
Horrela, Estatuan egunero hiltzen diren mila pertsonen artean, hirutik bati bakarrik egiten zaio eskela egunkarietan, kostatzen duen kopuru handiagatik (400 eta 500 euro artean), baina www.esquelasonline.com webgunean eskela edo biografia bat 39 euroren truke egin daiteke, izapide bakarra datu pertsonalak erregistratzea delarik.
Proiektu honek eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuetako batzuk honako hauek dira: formatu pertsonalizatu bat egitea -testua eta argazkia edo ikonoa sartuz-; biografiak irudien galeriarekin sortzea -era berean anekdotekin eta zaletasunekin lagundu daitezkeenak-; Bisita Liburu bat egitea, lagunek eta senideek oroimen eta laguntza-mezuak utzi ditzaten; eta era praktiko eta erraz batez eskelak e-postaren bidez bidaltzea. Proiektu hau Lan Ekintzaren laguntzari esker gauzatu da bere garapen-fasean.