Etxebarria parkearen eta Zumalakarregi etorbidearen arteko igogailu panoramikoa abian da Bilbon

Igogailu panoramiko berria Bilbon.
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 7 junio 2021 14:04

BILBO 7 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak astelehen honetan jarri du martxan Etxebarria parkearen eta Zumalakarregi etorbidearen arteko komunikazioa erraztuko duen igogailu panoramikoa. 1.000 kiloko zama jasotzeko ahalmena dauka, hau da, 13 lagun jasotzekoa. Metalezko hodiz eta segurtasunezko beira gardenez egindako egitura batek estaltzen du igogailua.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, azpiegitura berriarekin, 16,50 metro inguruko desnibela gainditu ahal izango da. Igogailutik irtetean, 25 metro luze den metalezko zaldain bat egin da Etxebarria parkearekin lotzeko, muturrean hormigoizko zoladura bat duela.

Igogailu panoramikoa Amenabar enpresak egin eta finantzatu du, Zumalakarregi etorbideko 21 zenbakian Bilbobarria izeneko dorrea eraikitzearren ezarritako urbanizazio karga moduan. Azpiegitura berriarekin, dagoeneko 49 igogailu daude martxan Bilbon.

Contenido patrocinado