EUSKADI.-Gesaltza-Añako Udalak (Araba) 7,5 milioi euro jasoko ditu hiru urtean Gatz Harana eta Añanako Koadrila biziberritzeko

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 4 mayo 2009 15:51

GASTEIZ 4 May. (EUROPA PRESS) -

Gesaltza-Añako Udalak (Araba) 7,5 milioi euro jasoko ditu datozen hiru urteetan Gatz Harana eta Añanako Koadrila biziberritzeko, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Lorena Lopez de Lacallek gaur aurkeztu duen Añanako Gatz Harana Fundazioaren baitan.

Fundazioak, non Arabako Aldundiak eta Gesaltza-Añako Udalak parte hartzen duten, Gatz Harana sustatuko duten jarduerak koordinatuko ditu. "Foru Gobernu honek orain arte hartu dituen erabaki garrantzitsuenetako bat izan da, zeren eta proiektu bakan bati bide ematen dion egitura abian jartzea ahalbidetu baitu; bakana, hiru eremu estrategiko uztartzen ditu-eta: ekonomia, ingurumena eta kultura", esan du Lorena Lopez de Lacallek.

Bestalde, Añanako Koadrilarako "garrantzi historikoa" duen egitatea dela azpimarratu du, haren garapenerako beharrezkoa den gizarte eta ekonomia bultzada ematen baitu.

Añanako Gatz Harana Fundazioak diru ekarpen handiak biltzea ahalbidetu du, hain zuzen ere, datozen hiru urteetariko bakoitzean 2,5 milioi. Eusko Jaurlaritzak 1,7 milioi euro jarriko ditu, Arabako Foru Aldundiak 500.000 euro (50.000 euro fundazioarentzat,

300.000 euro 2009ko jardunetarako -500.000 euro 2010ekoetarako- eta 150.000 euro obra eta mantentze lanetarako) eta Vital Kutxak 250.000 euro.

Diru-ematearen inguruko aldaketaz ohartzeko esan behar da Arabako Diputazioak orain arte 2,2 milioi euro bideratu dituela Gatz Haranaren alde, eta orain, berriz, 2,5 milioi eurokoa ziurtatu da soilik urte bakoitzeko.

Fundazioaren egoitza hasiera batean Arabako Foru Aldundian egongo da, baina luze barik Añanara eramango da, hain zuzen ere horretarako lokal egoki bat gaitzen den bezain pronto.

Contenido patrocinado