BILBO 9 Mar. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udal Liburutegien Sareak 4 eta 13 urte arteko umeei zuzendutako "Zeu Margolari" haurren ipuinetako pertsonaiei buruzko lehiaketa antolatu du. Haurrek apirilaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren marrazkiak Begoñako liburutegian. Marrazkiarekin batera, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia aurkeztu beharko dute, antolatzaileek azaldu dutenez.
Teknika librez egin ahal izango diren marrazkiak umeek gehien atsegin dituzten ipuinetako pertsonaietan inspiratuta egon beharko dira: Txanogorritxo, Kika Super sorgina, Geronimo Stilton, Argitxo, eta abar. Sariak apirilaren 12an banatuko dira, arratsaldeko 18:00etan, Begoñako liburutegian, aurkeztutako marrazki guztiekin egingo den erakusketaren inaugurazio ekitaldian.
Ekimen hori, Haurren eta Gazteen Liburuen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilboko Udal Liburutegien Sarean burutuko diren jardueren barruan sartzen da.