EUSKADI.-Jon Lamarka da Gaztea irratiko koordinatzaile berria, Edurne Ormazabal ordezkatuz

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 12 febrero 2008 18:11

BILBO 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Jon Lamarka izango da aurrerantzean Gaztea irratiko koordinatzailea Edurne Ormazabalek utzitako lekua betez. Ormazabalek betebehar berria izango du EiTBn, Kanpoko bezeroen eta kanal tematikoen ardura izango baitu EiTBneten.

EiTBko irratiak 18 urte beteko ditu martxoan eta teknologia berriek komunikazioaren mundura ekarri dituzten aldaketa eta erronkei erantzun beharko die etapa berri honetan, EiTBko iturriek jakinarazi dutenez.

Jon Lamarka Iturbek (Donostia, 1963) ibilbide luzea egin du euskal komunikabideetan, batez ere telebistaren alorrean. 1985. urteaz geroztik harreman estua izan du Euskal Telebistarekin, nola albistegietan hala entretenimendu saioetan, erredaktore bezala lehendabizi eta erantzukizun maila altuagoari aurre eginez ondoren. Ibilbide horren adibide dira "Arkupe", "Aire-aire", "Euskadi Gaztea" edo "Sorginen Laratza" arrakastatsua.

Azken hilabeteotan K-2000ak ETBrentzat ekoizten duen "Kalaka" saioaren zuzendari lanean aritu da eta Euskadi Irratiaren "Faktoria" saioko kolaboratzailea ere izan da, telebista aditu gisara, "Gaztea" egitasmoaren erronka iritsi zaion arte.

Contenido patrocinado